Kontu Kantoi taldeko ipuin kontalariak bihar ipuin ordua du Udal Liburutegian. Bi saio egingo ditu, lehendabizikoa 3-4 urteko haurrentzat, 17:30etan, eta bigarrena 5-7 urte bitarteko haurrentzat, 18:00etan. Ipuin kontaketa saioa Hernaniko Udalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!