Teklan Hernanik 67-63 justu-justu galdu

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 29a, 01:00

Ez zuen asko gehiago behar Hernanik atzoko partidua irabazteko, baina Santo Tomasek hortzekin eutsi zion partidu hasieran ateratako aldeari. Hernani 15 puntugatik galtzen ere joan zen une batean, eta erremontada polita egin zuten, ia enpatatzeraino ere iritsita. Donostiarrak gogorrak dira eta beterania haundia erakutsi zuten atzo, partidu bukaeran gehienbat. Azkenean 67-63 donostiarren alde, eta hernaniarrak uste baino gerra haundiagoa ari dira ematen, ligan nobato-nobato sartu baziren ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!