Kanpotik ere etorri zen jendea Hernanira: Andoaindik 24, Urnietatik 15, Lasartetik 15 eta Usurbildik 2 lagun.
buruntzaldeko Udalek antolatuta, Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna izan zen atzo, eta jende dezentek hartu zuen parte, eguraldiak lagunduta. Hernanitik Buruntzaldeko beste herrietara 100 lagun inguru abiatu ziren. Gehienak bikotean edo umeekin egin zuten ibilia, baina koadrila haundi pare bat ere animatu ziren. Hernanitik kanpora bezala etorri ziren Hernanira inguruko herrietatik: Andoaindik 24 lagun etorri ziren, Lasartetik 15, Urnietatik 15 eta Usurbildik 2 lagun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!