Ertzaintzak larunbatean atxilotutako lau lagunak kalean dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 29a, 01:00

Kalean dira ertzaintzak larunbatean Hernanin atxilotutako lau lagunak, hiru hernaniar eta Martuteneko bat. Herrizaingo sailak web orrian atzo jakitera eman zuenez: lau lagunak ´agenteei erasotzen saiatu direlako eta gertatutako istiluetan harremana izateagatik` atxilotu zituen ertzaintzak. Lekukoek Kronikari ukatu egin zioten pertsona horiek inolako erasorik egin zutenik eta salatu zuten, atxiloketez gain, gutxienez zortzi lagun identifikatu zituela ertzaintzak eta beste hainbat jipoitu zituela. Atxilotuen abokatuak Kronikari jakinarazi dionez, ertzaintzak ´terrorismoa goraipatzea` leporatu die lau atxilotuei eta Herrizaingo sailak Audientzia Nazionalera bidali du atestatua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!