Hernanik aidean irabazi zion Oviedori 70-0

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 29a, 01:00

Hernanik oso ondo jokatu zuen eta 11 entsaio egin zituen. Oviedo gaizki aritu zen bai aurrean eta bai atzean. Hurrengo partidua bi aste barru du Hernanik, Madrilen, liderraren kontra.

hernanik uste baino errazago irabazi zuen atzo, Landaren, Oviedo taldearen kontra, 70-0. Partidu oso ona jokatu zuten hernaniarrek, baina ez zien asko luzitu, aurkariek ez baitzuten batere jokatu; ez aurrean eta ez atzean, apenas ezer egin zuten Oviedo taldeko jokalariek. Hernanik berriz, 11 entsegu (Mendizurik eta Otxotok 2na, eta besteek bana, Sarasola, Esnal, Pernas, LarraƱaga, Boli, Arruabarrena eta Intxaustik), 6 gauzaketa (Ruiz de Garibaik 5 eta Etxeberriak 1) eta zigor golpe bat (Ruiz de Garibaik) sartu zituzten. Hernaniko 22 jokalariek jokatu zuten.

Hurrengoa bi aste barru

Hernani sailkapenean 3garren postuan dago. Aurretik Gernika eta Liceo Frances dauzka, azken hau partidurik galdu gabe, eta denetan bonusa aterata. Liceo Frances Madrileko taldea da, hain zuzen ere, Hernaniren hurrengo aurkaria, 15 egun barru.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!