Hirigintza batzordea izango da gaur, bertan hitz egingo dute Izan Fundazioak Latsunben eraikina botatzeko egindako eskariaz. Fundazioak Proyecto Hombre-k duen eraikina birmoldatu nahi du. Agustinak-Zinkoenea hegoaldea (kiosko eta autobus gorrien paradaren aldea) urbanizatzeko proiektuaz ere hitz egingo da eta Hernaniko ibilbide sarea egiteko proposamenaz ere bai. Buruntzaldeko airearen kalitatea neurtzeko proposamen bat ere badago gai ordenean, eta AMR Reflectarios-ek egindako eskaera bat ere bai. Gaur arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!