Atzo goizean Hernaniko apeaderoan bildu ziren AHTaren aurkako Hernaniko taldeko zenbait kide. Helburua zuten, Euskal Herriko hainbat puntuetan bezala, Irundik Tolosara dijoan Renfeko trenera igo eta bidaiariei ´Eusko Tren eta Renfe enpresei kontzientzia eragozpen adierazpena` zabaltzea, hauek informatu eta sinatu zezaten. Adierazpenak, Renfe eta Eusko Tren enpresek AHTaren proiektuari laguntzen diotela salatzen du. Salaketaz gain, sinatzailea enpresa hauen aurrean kontzientzi eragozletzat hartzea eskatzen zuen adierazpenak, bidai-txartela ordaintzeari uko eginaz. Sinatutako adierazpen guztiak, pikari eta estazio buruei aurkeztu zizkieten. Ekimen hau, Euskal Herriko zenbait trenbidetan burutu zen atzo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!