Gipuzkoako txapelketako partiduak gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 28a, 02:00

Atzo bezala gaur ere Gipuzkoako txapelketako hiru partidu jokatuko dira kiroldegiko frontoian. Lehenengoan kadete mailako Santxo-Aizpitarte II/Gazteleku partidua jokatuko da. Ondoren jubeniletan Arrieta-Esnaola/Zazpiturri izango da. Aurreko biak eskuz binaka izango dira eta jaialdia itxiko duen azkena pala motzeko partidua izango da; nagusi mailan, Ubarretxena-Galartza /Usurbil.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!