Xake txapelketa herrikoiaren 3. jardunaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 28a, 02:00

XAKE txapelketa herrikoiak hartu du erritmoa eta badijoa pixkanaka-pixkanaka aurrera. Gaur, arratsaldeko 16:00etan hirugarren jardunaldiari dagozkion partiduak jokatuko dira Zumitza tabernan. Lehen 2 jardunaldiak jokatu ondoren, 5 xakelari ageri dira sailkapen buruan, jokatutako bi partidak irabazita: Eneko Martiarena, Fernando Esnaola, Breogan Estevez, Lander Berrueta eta Mikel Plaza. Guztira 22 xakelari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!