Gorengoen maila
Euskalduna 0
Hernani 1
Asko sufrituta izan bazen ere Hernanik 0-1 irabaztea lortu zuen atzo Euskaldunaren kontra Andoainen jokatutako partiduan. Lehenengo zatiko azken momentuan sartu zuen Hernanik gola, Beñat Olazabalek hain zuzen ere. Ordurarte partidu berdindua zijoan, baina gol psikologiko honek Hernaniri bigarren zatia lasaiago jokatzeko aukera eman zion. Hala ere, lasaitasun honek ez zuen luzaroan iraun; bigarren zatia hasi eta 10 minutura epaileak jokalari zuriberde bat kaleratu baitzuen eta Hernanik gol bateko abantailari jokalari bat gutxiagorekin eutsi behar izan zion. Baina ez ziren hor bukatu zailtasunak eta hamar minuturen faltan, beste jokalari bat espulsatu zuen epaileak eta Hernani bederatzirekin gelditu zen. Gauzak horrela, falta zen denboran asko sufritzea tokatu zitzaion Hernaniri. Gainera epaileak 10 minutu luzatu zuen partidua eta azken uneko sustoren bat ere izan zuten hernaniarrek. Hala ere, azkenean, 3 puntuak Zubipera.
Emakumezkoen liga
Zestoak 0
Hernani 3
Hernanik geldiezin jarraitzen du eta seigarren garaipena lortu zuen jarraian atzo Zestoaren aurka. Zestoa hirugarren zijoan atzorarte sailkapenean baina atzo ere Hernanik nagusitasun osoz irabazi zuen. Gainera hernaniarrak Zestoan jasandako arbitrajearekin oso kexu azaldu ziren partidu amaieran. Talde zuriberdearen bi entrenatzaileak kaleratu egin zituen epaileak eta baita jokalari bat ere. Hori gutxi balitz, partidu osoan edozein kejaren aurrean txartela ateratzen zien jokalari hernaniarrei eta kanporatuak izateko mehatxua jasotzen zuten. Hala eta guztiz ere, Hernanik partidu on bat eginda beste garaipen bat lortu zuen eta igoerara fasea gero eta gertuago dute; bai puntuegatik eta baita joko mailagatik ere.