Gaur goizean goizetik, Buruntzaldeko oinezko ibilbideak ezagutzeko aukera izango da, Buruntzaldeko Ibilbideen egunean. Udaletxe atzean postua jarrita egongo da 09:00etatik aurrera informazio guztiarekin eta ibiltarientzat mokadutxo batekin. Animatzen denak aukera izango du Udalek egokitu dituzten oinezko ibilbide bat egin eta Buruntzaldeko herriren batera oinez joateko. Bueltako autobusak izango dira. Informazio gehiago udaletxe atzeko postuan bertan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!