«Oinarrizko akordeak irakasten ditugu eta hortik aurrera kantak jotzen hasten gara»

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 28a, 02:00

Aristizabal kalean dagoen Kantuz musika eskolan 50 ikasle inguru daude aurtengo ikasturtean. Ikastetxeetan ere aritzen dira.

ARISTIZABAL kalean urteak daramazkite musika klaseak ematen, Kantuz Musika eskolan. Momentuan gitarra klaseak ematen dituzte eta bost talde dituzte aurtengo ikasturtean. Fernando Ederra eskolako irakasleetako batek azaldutakoaren arabera, Kantuz musika eskolan gitarra jotzeko oinarriak irakasten dira: ´helburua da ikasleak gustora etortzea, oinarrizko akordeak irakasten dira, arpejioak, eta kantak. Hortik aurrera teoria eta solfeo pixka bat sartzen hasten gara` azaldu du. Azkenean ikasleek partitura dexente bildu eta kantu dexente jotzea lortzen dute, Fernandok azaldutakoaren arabera. Behin oinarrizko ikasketak egin ondoren jendea gitarra ikasketetan sakontzeko gogoz bada, beste eskoletara bideratzen dituzte ikasleak. Bada Kantuz musika eskolan hasi eta bere taldea osatu duen musikaririk. Kantuz musika eskolan momentuan 50 bat ikasle dituzte gutxi gora behera eta hauei irakasten bi irakasle aritzen dira.

Eskoletan ere ematen dituzte klaseak

Klaseak emateaz gain, herriko ikastetxe guztietan aritzen dira musika klaseak ematen. Eskoletan aritzeko beste bi irakasle ere badituzte. Klase hauetan, dantzak, kantuak, txirula, solfeoa, psikomotrizitatea, ipuinak, abesbatza eta beste hainbat gauza lantzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!