arratsaldeko lehen ordutik hainbat Ertzaintzaren furgoneta ibili ziren Hernaniko kaleetan barrena. Arratsaldeko 18:45ak aldera zenbait herritar Plazan bilduta zeudela Ertzaintzak Plazara sartu eta jendea dispertsatu zuen. Honen aurrean 100dik gora herritarrek kalejira-manifestazio bat egin zuten eta Kardaberaz kalea eta Kale Nagusitik zenbait buelta eman zituzten, hainbat kantu kantatuz. Bien bitartean Ertzaintza bi kaleen sarreratan eta Plazan zegoen. Zenbait komunikabideetako kamara, argazkilari eta kazetari ere hurbildu zen Plazara.
Ertzaintzaren karga eta atxiloketak
Herritarrek zenbait kale buelta zeramazkitenean Ertzaintzak Kardaberaz kalean behera sartu eta kargatu egin zuen. Karga honetan gutxienez 4 atxiloketa egin zituen Ertzaintzak Hernaniko Kronikak jakin ahal izan zuenez.
Kontainerrak gurutzatuta eta erreta
Ondoren istiluak sortu ziren eta herriko zenbait puntutan kontainerrak gurutzatu eta su eman zioten. Larramendi kalean suhiltzaileek etorri behar izan zuten sua zenbait kotxeren inguruan zabaldu zelako.