Mendiriz Mendi elkarteak helduentzako mendi irteera antolatu du azaroaren 18rako. Ibilbidea honakoa izango da: Lekeitio, goiko argazkian ikusten den Otoio mendia (397 m), Bolua eta Oleta. Irteera goizeko 8:00etan izango da Atsegindegitik. Prezioa, berriz, bidaia eta bazkaria barne, 35 €koa izango da. 4 ordu inguruko irteera da, erreza eta edonorentzako aproposa, antolatzaileen ustez. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarteko bulegotik pasa besterik ez dago (astelehen, ostegun edo ostirala, 20:00-21:00). Izena emateko epea hilaren 16an bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!