ereñotzuko Kultur Astea aurrera dijoa eta gaur hitzaldia dute: 3garren adineko pertsonentzako dauden zerbitzuak. Hitzaldia 20:00etan izango da. Bestalde, datorren asteazkenean bertso afaria da Ur Mia elkartean, eta afarirako txartelak salgai daude, elkatean bertan eta Irrintzi tabernan, 20 euroan. Kantuan ariko direnak: Aritz Zerain, Ibon Miner, Arnaitz Lasarte, Iñaki Zelaia, Joxe Luix Urdangarin eta Unai Agirre.
Orain artekoan oso ondo dijoa kultur astea eta atzo ere goizean eta arratsaldean jende asko ibili zen festan.