herritar talde zabal batek gogor salatu zuen atzo, Herrizaingo Sailak debekatu izana ´Errepresioak Hildako hernaniarrak gogoratzeko` egitekoa zen ekitaldia. Ekitaldi horretan gogoratzekoak zituzten hernaniarren senitartekoek eman zuten prentsaurrekoa, eta onartezintzat jo zuten debekua. Prentsaurrean irakurritako oharrak gogor salatzen du ´PNVk ezarritako debeku hau, herri honen adierazpen askatasunaren eta memoria kolektiboaren kontrako erasoa baita, eta nola ez 30 urtetan Hernanin izandako gertaera latzenak sufritu ditugun senideen kontrakoa. Alderdi Jeltzalearen helburua ez da soilik parte aktibo diren errepresioa ezkutatzea, baizik etekin politikoak ateratzea. Estatuarekin batera iruzur bat saldu nahi diote herri honi`. Bestalde, azpimarratu zuten ´herri hau ez da axolakabea eta gogoan du zergatik hil ziren 21 hernaniar hauek, eta hauek ere gatazka politiko baten ondorio dira, euskaldunen kontra erabilitako errepresioaren ondorio mingarrienak`. Prentsaurrekoaren bukaeran esan zuten, ´ezinezkoa da gu ixiltzea. Gogoan ditugu bizia galdu duten hernaniar hauek eta ez ditugu sekula ahaztuko`.