ereñotzuko kultur asteko egun beteena izango da gaur eta goiz eta arratsalde izango dira ekitaldiak. Goizean, haurrentzat mural pintaketa eta Pello Añorga ipuin kontalaria izango dira. Arratsaldean, auzoko festa izango da. Bigarren eskuko azoka egingo dute eta arratsaldea gozatzeko postre lehiaketa ere izango da. Festa borobiltzeko, auzoko hainbat etxetan egindako sagardoa eta gaztain erreak izango dira. Aste kulturalarekin jarraitzeko, bihar, 3. adinekoentzat zerbitzuei buruzko hitzaldia izango da eta asteazkenean bertso afaria Ur Mian. Bertsotan Arnaitz Lasarte, Ibon Miner, Iñaki Zelaia, Aritz Zerain, Unai Agirre eta Joxe Luix Urdangarin ariko dira. Txartelak salgai daude Ur Mian eta Irrintzi tabernan. Ondoko argazkian, Mikel Peruarena eta Txus Aranburu auzotarrak ostiraleko Edan ase arte emanaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!