Lautik lau daramazki Yone Boutique Hernanik aurtengo ligan. Atzo ere nahikoa garaipen erreza lortu zuten Ordiziaren aurka kiroldegian jokatutako partiduan. Lehenengo zatirako 3-0 irabazten zijoazen eta garaipena bideratuta zeramaten. Bigarrenean zertxobait relajatu egin ziren etxekoak eta ordiziarrek markagailua itxuratzea lortu zuten. Azkenean 5-2 irabazi zuen lider den Yone Boutique Hernanik. Goleatzaileak David, Josu eta Miguel (3) izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!