EHU-UPV Hernanik orain artean jokatutako bi partiduak irabazi egin ditu eta lider dijoa Lehenengo Euskal mailan. Bihar goizeko 11:00etan Donostiako Bera Bera taldeari egingo dio bisita, Groseko Manteo kiroldegira. Lidertzari eusteko asmotan joango dira hernaniarrak donostiarren kantxara. Donostiarrak partidu bat irabazi eta bestea galduta daude, sailkapenaren erdi erdian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!