Teklan-Hernani KE etxeko lehen garaipenaren bila, bihar Sto Tomas Lizeoaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 27a, 02:00

AURREKO astean Andoainen garaipenen kasileroa estreinatu ondoren, seniorren taldeak etxeko lehen garaipena nahi du bihar. Goizeko 11:00etatik aurrera Santo Tomas Lizeoa taldearen aurka neurtuko dira hernaniarrak, kiroldegiko kantxan. Biharko partiduan etxekoek patrozinatzaile berria estreinatuko dute gainera. Hemendik aurrera Teklan-Hernani KE izango da taldearen izena.

Kadeteak Azkoitira

Kadeteen taldeak gaur jokatuko du Azkoitin. Bertako GSB Acerosen aurka jokatuko dute, Azkoitiko kiroldegian arratsaldeko 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!