Abiadura Haundiko Trenaren inguruko konferentzia izango da, azaroaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 8a, 01:00

Abiadura Haundiko Trenaren inguruko konferentzia izango da azaroaren 17an Hernanin. Konferentziaren nondik norakoak azaldu zituzten atzo, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideek. Konferentzia AHTren inguruko mobilizazio sail baten barruan kokatzen da, izan ere, azaroaren 22tik 29ra AHTren aurkako protesta ekintzak izango dira herri ezberdinetan. Abenduaren 15ean, manifestazio nazionala izango da Arrasaten, Inposaketarik ez! AHT Gelditu! lemapean.

Eztabaidaren beharra
Prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, jardunaldi hauen helburua da Abiadura Haundiko Trenaren inguruan eztabaida zabal bat egitea. Adierazi zutenez, ´gehiengo sozial eta sindikalak askotan adierazi du AHTren aurka dagoela, dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial larriengatik, baita informaziorik eta herritarren parte hartzerik gabe garatu den egitasmoa delako ere`. Horren aurrean beharrezkoa ikusten dute ´lanak gelditzeko exijitzea, inposizioa arbuiatzea eta AHTren inguruko eztabaida sozial sakona irekitzea`.

Eztabaida desitxuratua
Bestalde, salatu nahi izan zuten ´komunikabide batzuk eta AHTren ardura duten politikariak egiten ari diren AHTren inguruko eztabaidaren desitxuraketa; eta trenaren kontrako mugimenduaren kriminalizazioa, AHTren kontra dauden udalerrietan obrak hasteko dauden honetan`.

Azaroaren 17ko AHTren inguruko konferentziak

Goizeko 10:00etan, Sandiusterrin:
‘Crítica a la movilidad generalizada de
personas y mercancías: una perspectiva
de decrecimiento’
. Hizlariak:
-Simon Charbonneau  (Akitaniako AHTren
kontrako mugimenduko kidea eta Bordeleko Unibertsitateko irakaslea); Yayo Herrero (Ecologistas en Acción, Madril) eta David Hoyos (ingurugiro ekonomilaria, EHU).

Goizeko 12:00etan, Sandiusterrin:
‘El impacto urbano y social del TAV
en la ciudad’
. Hizlariak:
-Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra   (filosofia eta hiri eraikuntzan adituak);  Paulino (AHTren kontrako asanblada, Iruña) eta Nekane Jurado (ekonomilaria).

Goizeko 12:00etan, Biterin:
‘No queremos ir al futuro’. Hizlariak:
-Luis Bredlow (Bartzelonako Unibertsitateko filosofia irakaslea).
Arratsaldeko 16:00etan, Biterin:
‘Ingurugiroa eta AHT’. Hizlariak:
-Iñaki Antiguedad (Hidrogeologia irakaslea, EHU); Margarita Martin (meteorologoa) eta Roberto Manjon (Ekologistak martxan).

Arratsaldeko 16:00etan, Sandiusterrin:
‘Inposaturiko egitasmoa: herritarren
partehartzea irekitzeko aukera’
. Hizlariak:
-Iñaki Iurrebaso eta Andoni Eizagirre  (soziologoak); Josu Larrinaga (‘’Parte hartuz’ ikerketa taldeko kidea) eta Roberto Manjon (Ekologistak martxan).

Arratsaldeko 18:00etan, Sandiusterrin:
‘AHTren aurkako borroka Euskal Herrian’. Hizlariak:
-Victor Pachon (Lapurdiko CADE ingurumenaren defentsarako elkarteen koordinakundeko bozeramailea), Jorge Iriarte (Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana) eta Mila Elorza
(AHT Gelditu! Elkarlana).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!