Eibarko Ur Bat taldearen aurka jokatuko du kiroldegian, eguerdiko 13:00etan.
waterpoloko Hernani EHU taldeak gaur ekingo dio denboraldi berriari kiroldegiko igerilekuan Gipuzkoako kopako partiduarekin. Lehenengo arerioa Eibarko Ur Bat taldea izango du eta taldeko arduradunen hitzetan, irabazi beharreko partidua da gaurkoa, ´baina ligako lehenengo partiduetan beti izaten da, taldea nola aurkituko den zalantza`. Hala ere, zalantza hau txikiagoa izango da aurtengoan, taldea iazko berdina izango baita ia osotasunean.
Helburu nabarmenik gabe
Hernani EHUk ahalik eta denboraldirik onena egitea izango du helburua, arduradunen hitzetan, eta gero, horrek igoera fasea jokatzea ekartzen badio ´ongi etorria eta bestela, beste urte bat gehiago`. Helburuak eta egoerak aztertzen hasteko lehen zita, gaur 13:00etan, Hernani EHU-Ur Bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!