Bigarren eskuko azokarako ‘trasteak’ bilduko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 27a, 02:00

Bihar, sagardo dastaketa eta bigarren eskuko azoka izango dira Ereñotzun, mural pintaketa eta ipuin kontalariarekin batean. Jakinarazi dute trasteak gaur eguerdian eraman behar direla eskolako arkupeetara. Azokan ateratzen den dirua auzoko kultur ekintzetarako izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!