JOAN den igandean Orion ospatu zuten Oria Beheko odol emaileen eguna, Hernaniko odol emaileak tartean zirela. Tolosatik hasi eta Donostiara bitarteko herrietako odol emaileak biltzen dira egun honetan, eta omenaldia egiten zaie 25 aldiz, 50 aldiz eta 60 aldiz odola eman duten kideei. Hernaniko 19 odol emaile omendu zituzten bertan. 25 aldiz odola eman zutenak: Izaskun Aginaga, Magdalena Agustin, Mertxe Aizkibel, Edorta Aizpurua, Jose Ramon Arteaga, Emilio Campos, Jose Luis Gastesi, Jose Maria Gonzalez, Jose Robles, Anizio Rodriguez, Maria Antonia Saez, Jose Miguel Ugalde eta Jose Eusebio Lizarazu. 50 aldiz odola eman dutenak: Pablo Arruarte, Juan Carlos Garcia, Manuel Irastorza, Angel Mateos eta Antonio Moreno. 60 aldiz odola eman duena, bakarra: Kontxi Irazu
Loteria
Hernaniko odol emaile elkarteak jakinarazi du, elkarteko loteria Portalondo estankoan dagoela.