PAPER ona egin zuten joan zen asteburuan Hernaniko judokek, Legazpian jokatutako Senior mailako Gipuzkoako Judo Txapelketan.
Txapeldun bat eta bi brontzezko domina
Imanol Rueda Gipuzkoako txapeldun izan zen, 100 kilotik beherako mailan. 90 kilo baino gutxiagoko kategorian, Oskar Sanchezek ezin izan zuen finalean sartu, baina gero kontsolazioko finala irabazita 3garren postua lortu zuen. Postu berean sailkatu zen Javier Nogueira ere, baina hau 100 kilotik gorako kategorian.