Iñaki Zelaia gaur Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 27a, 02:00

Gipuzkoako bertsolari txapelketa final laurdenetan da dagoeneko, eta asteburu honetan bi saio izango dira, Eibarren eta Zumaian, eta bietan izango dira hernaniarrak. Gaur Iñaki Zelaiak kantatuko du Eibarren, 17:00etan Coliseo Antzokian. Zelaiak bertso lagun izango ditu, Amaia Agirre, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal, Ainhoa Agirreazaldegi eta Hodei Iruretagoiena. Bestalde, bihar Joxe Urdangarin ariko da zein baino zein, 17:00etan, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!