buruntzaldeko Udalek hainbat bide eta bidezidor egokitu dituzte, eta bihar izango da aukera ezagutzeko, Buruntzaldeko Ibilbideen Egunean. Guztira 50 km egokitu dituzte, landa eta baserri eremuetatik pasatzen direnak, eta Buruntzaldeko herri batetik bestera joateko aukera ematen dute. Gaur Hernanin 09:00etatik aurrera informazio postua jarrita egongo da udaletxe atzean, eta han txartelak, jatekoa eta abar hartu eta ibilbidea egiteko aukera izango da. Bueltako autobusak jarrita daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!