Kutxak eta Buruntzaldeko Udalek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 27a, 02:00

Sinatutako akordioak bi alde ditu; batetik, Kutxaren eta Udalen arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzea, eta bestetik bezeroarekiko harremanetan euskararen erabilera areagotzea.

kutxak eta Buruntzaldeko Udalek euskarari buruzko hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Hitzarmenak bi zati zituen batez ere: alde batetik Kutxaren eta Udalen arteko harreman-hizkuntzari zegokiona eta bestetik erakundearen eta bere bezeroen arteko harreman-hizkuntzari zegokiona. Hitzarmena LanHitz ekimenaren ondoren dator. Ekimen horretan Kutxa, BBK, eta Caja Vitalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatu dute hitzarmena eta Gipuzkoako Diputazioak, Kutxa eta EUDELekin ere bai. Udalen eta Kutxaren arteko hitzarmena aurrekoen jarraipena izango da. Hitzarmenak segida izango du datorren hilabeteetan, eta 2008rako Gipuzkoako Udal guztiekin lortu nahi da akordioa.

7 puntuko hitzarmena

Hitzarmenak zazpi puntu ditu eta esan bezala bi zati nagusi ditu, erakundeen artekoa eta bezeroei zuzendutakoa. Kutxak 13 konpromiso hartu ditu bezeroei begira, eta Batzorde bat sortu dute jarraipena egiteko. Gaurko hitzarmena sinatu dutenak dira: Jon Lizarralde Kutxa-Ekialdeko zuzendari komertziala, Xabier Alkorta Kutxako zuzendari nagusia, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko Alkatea, Petra Romero Andoaingo euskara batzorde burua, Bixente Arrizabalaga Astigarragako Alkatea, Ana Urchuegia Lasarte-Oriako Alkatea, Mikel Izagirre Urnietako Alkatea eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo Alkatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!