Mutilak Andoainera eta neskak Zestoara

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 27a, 02:00

herriko bi lehenengo taldeak gaur jokatuko dituzte beraien partiduak eta biak etxetik kanpo. Mutilen taldeak bidaia motza izango du, Andoainera joango baitira Euskaldunaren kontra jokatzeko. Emakumezkoen taldea berriz, Zestoara joango da. Bi partiduak 16:30etan hasiko dira.

Euskalduna-Hernani

Gorengoen mailako taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur Andoainen. Liga hasiera onaren ondoren, azken bi jardunalditan, ezin izan du puntu bat besterik lortu eta goiko postuetatik pixka bat urrundu egin dira, batipat lehen postutik. Gaur ere partidu zaila izango du, andoaindarrak mailara igo berriak izan arren, denboraldi ona egiten ari baitira eta 8 garren dijoaz zuriberdeengandik puntu bakarrera. Partidua Allurralde zelaian izango da 16:30etan.

Zestoa-Hernani

Emakumezkoen taldea lider sendoa da jokatutako partidu guztiak irabazita. Gaur, berriz ere beren maila erakusteko aukera ona izango dute, hirugarren dijoan Zestoaren etxera egingo baitute bixita. Partidua Zestoako Iraeta zelaian izango da, arratsaldeko 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!