‘Edan ase arte’ poesia eta musika emanaldia gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 26a, 02:00

EREÑOTZUKO kultur astearen barruan gaur Edan ase arte musika eta poesia emanaldia izango da, auzotarrak diren Mikel Peruarena idazlea eta Txus Aranburu akordeoijole eta musikariaren eskutik. Emanaldia gaueko 22:30etan izango da, Ur Mia elkartean. Partxis lehiaketa ere izango da gaur, arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, asteazkenean izango den bertso afarirako txartelak salgai daude, 20 euroren truke, Irrintzi tabernan eta Ur Mia elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!