AHTren aurka RENFE eta Eusko Trenbideaki desobedientzia egiteko deia

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 26a, 02:00

HERNANIKO AHTren kontrako taldeak bat egin du Eusko Trenbideak eta RENFErekiko desobedientzia kanpainarekin. Salatu dutenez, bi enpresa hauek Abiadura Haundiko Trenaren proiektuan parte hartzen ari dira eta hori dela eta enpresa hauekin ez kolaboratu eta ez ordaintzeko deia egin dute: ´garraio publikoa erabiltzearen aldekoak gara, baina ez dugu txartela ordainduko, gure dirua ez dezatela AHTa ordaintzeko erabili` adierazi dute.

Biharko deialdia

Kanpaina honekin bat eginez, bihar larunbata, deialdia egin dute eguerdiko 12:20etarako, Hernaniko apeaderoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!