Udalak miloi bat euro gehiago jasoko ditu aurten

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 25a, 02:00

GIPUZKOAKO Udalek, Hernanikoak barne, aurreikusitakoa baino diru gehiago jasoko dute aurten Udal Finantzaketarako Foru Fondotik (FFFM), 39 milioi euro gehiago (guztira 432 milioi euro). Zehatzago esanda, Hernaniko Udalak aurreikusitakoa baino 1.085.002 gehiago jasoko ditu 2007an, guztira 10.993.945 euro. Datu horiek iazko datuekin konparatuz gero, aurten iaz baino 989.738 euro gehiago jasoko ditu Hernaniko Udalak. 2006an guztira 10.004.207 euro jaso zituen. Igoera hau Foru Aldundiak zerga ezberdinetatik (errenta aitorpena, BEZ-a, ...) aurreikusitakoa baino diru gehiago jaso duelako gertatu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!