Taxi tarifak eta udal eraikinetan eguzki plakak jartzea aztertuko da, besteak beste, gaur Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 25a, 02:00

Galde-erantzunen atalean ere izango da zer hitz egina, Etxeberriko auzo elkartearekin egindako hitzarmena eta EAJ-PNVk atzo prentsan egindako galderak direla eta. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

PLENOA izango da gaur arratsaldean Udaletxean. Batetik, taxi zerbitzuetako prezioen igoeraz hitz egingo da, eta ezeren okerrik ez bada, gaurko Plenoan onartu egingo da prezioa KPIa edo IPCa igotzea:%2,7. Bestalde, udal eraikinetan eguzki plakak jartzeaz ere hitz egingo da. Momentuz, udal euskaltegian eta Biterin jarriko dituzte eguzki plakak. Marian Beitialarrangoitia Alkateak azaldu du, ahal den eraikin gehienetan plakak jartzeko asmoa dagoela, esaterako ur parkean, eta hori dela eta, beste hainbat udal eraikinetan plakak jartzeko dauden aukerak aztertzeko asmoa dute. Plenoko beste puntu batean hitz egingo da, funtzionarioek lanean daramakiten denboraren arabera, dagozkien jai egunak gehitzeaz. Beste puntu batean komisioetako presidenteen diru sarreretaz hitz egingo da. Liberatuta ez dauden presidenteek hilabetero diru sarrera finko bat kobratzen dute, proposatuko dena da diru hori ez kobratzea. Azkenik udal tasa eta prezio publikoetaz ere hitz egingo da.


Etxeberriko hitzarmena eta EAJren galderak

Marian Beitialarrangoitiak azaldutakoaren arabera, gaurko Plenoan galderen tartean ere izango da zertaz hitz egina. Alde batetik, Etxeberriko auzo elkarteak eta udalak egindako hitzarmena berraztertu izanak eztabaida sortu du eta gaia aterako dela espero da. Bestetik, EAJ-PNVk atzo prentsan egindako galderak erantzungo dituela azaldu du Marian Beitialarrangoitia Alkateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!