EREÑOTZUKO kultur astearen barruan, gaur Ibon Zapiain hernaniarrak Hego Ameriketan barrena egindako bidaia iruditan ikusi ahal izango da. Ibon Zapiainek bizikletan egin zuen bidaia, eta paisaje ederrak erakusteaz gain, izango ditu bidaiari buruzko hainbat istorio kontatzeko. Proiekzioa arratsaldeko 20:00etan izango da, Txirrita eskolan.
Bihar ere bai
Ereñotzuko kultur asteak bihar izango du jarraipena arratsaldeko 17:00etan izango den partxis lehiaketarekin. Ostiral gauean bi auzotarren eskutik, Mikel Peruarena eta Txus Aranbururen eskutik, Edan ase arte emanaldia izango da. Emanaldian Mikel Peruarenak berak idatzitako poesiak entzun ahal izango dira eta Txus Aranbururen akordeoi melodia dotoreak. Emanaldia gaueko 22:30etan izango da, Ur-mia elkartean. Igandean, mural pintaketa, ipuin kontalaria, sagardo dastaketa, bigarren eskuko azoka eta postre lehiaketa izango dira. Jakinarazi dute azokan beren gauzak jarri nahi dituztenek larunbat eguerdian eraman behar dituztela gauzak eskolako arkupetara.