Xalaparta elkarteak Aranora irteera antolatu du iganderako. Goizeko 08:30etan aterako da autobusa Xalaparta elkartetik eta Besabiraino joango dira. Handik oinez joango dira Aranoraino. Oinez joan nahi ez dutenentzat autobusa jarriko dute eguerdiko 12:30etan, Xalaparta elkartetik. Eguerdiko 14:00etan bazkalduko dute eta segidan toka txapelketa jokatuko dute, trofeo eta guzti. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute buelta. Ordu aldaketa dela eta orduekin adi egoteko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!