Kooperazio taldeak jende berriari dei egin dio, ikasturteko lehen bilerara

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 24a, 02:00

Ikasturteko lehenengo bilera izango du gaur Kooperazio taldeak. Zortzi urte daramazki talde honek martxan eta hainbat lan egin ditu Hirugarren mundurako kooperazio eta sentsibilizazioan. Aurtengoan taldea jende berriz osatu nahi dute eta interesatuei deia luzatu die, agertzeko gaur 20:00etan Biterin egingo duten lehen bilerara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!