Ondo hasi du Oier Mendizabalek bigarren mailako 4 1/2ko aurtengo txapelketa. Herenegun Beotibarren jokatutako lehenengo partiduan 22-8 irabazi zion Albizuriri. Hasera gogorra izan zuen partiduak eta hasiera horretan pelotazo asko izan ziren. Gero erditik aurrera Oier askoz gehiago izan zen eta poliki poliki nagusitzen joan zen. Mendizabal II final laurdenetarako sailkatu da eta orain Jon Apezetxea goizuetarraren aurka jokatu beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!