Hirigintza Batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 24a, 02:00

Hirigintza Batzordean 15 puntu aztertuko dira gaur, 18:00etatik aurrera. Besteak beste, Akarregi poligonoan supermerkatua jartzeko eskaerari zer erantzun aztertuko da, Akarregi poligonoan hotela jartzeko eskaera, eta Galarretan Unión Farmaceútica Gipuzkoanak bulegoak jartzeko egindako kontsultari buruz ariko dira (lur horiek erabilpen industrial-teknologikorako diren ala ez, eta abar). Bestalde, Zaharren Egoitzako anpliazio lanak nola dijoazen azalduko da, urtea bukatzerako hasi nahi baitu Udalak horrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!