Alzheimerrari buruzko hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 24a, 02:00

Gaur hasiko da Ereñotzuko Kultur Astea eta lehenengo ekitaldia, Alzheimerrari buruzko hitzaldia izango da. Hitzaldia Igone Etxeberria hernaniarrak emango du. Etxeberriak AFAGIn (Alzheimerdun gaixoen familiartekoen elkartea) egin du lan hainbat urtetan eta gaixotasunaren inguruko hainbat ikerketan parte hartu du. Hitzaldia 20:00etan izango da Txirrita eskolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!