Angel Unzu Hernanin bizitako musikari nafarrak kon-tzertua eskainiko du gaur arratsaldean Biteri kultur etxean. Kontzertua Herna-niko Musika Eskola publikoak hilero antolatzen dituen emanaldien barruan eskainiko du.
Konposatzailea, moldatzaile, ekoizlea, gitarrista...
Angel Unzu ibilbide musikal luzea eta zabala duen artista da. Iruñan jaiotako musikariak gitarra klasikoa jotzeaz gain, hainbat konposizio, moldaketa eta ekoizketa lan ere egin ditu. Bi disko ere konposatu eta grabatu ditu, 13 solos eta Melodias de piel (azken hau beste 30 musikarirekin batera). Berak egindako lanez gain, beste hainbat musikariren disketan ere parte hartu du, Kepa Junkera, Iñaki Salvador, Olatz Zugasti, Anje Duhalde eta abarrekin. Benito Lertxundi eta Jabier Muguruzaren zuzeneko emanaldietan ohiko musikaria da Angel Unzu.
Aukeratutako lanak eta estreinatu gabekoak ere bai
Unzuk bere kontzertuetan aurkezten duen errepertorioa, berak egindako lanen aukeraketak osatzen du. Aukeraketa honi, berak egindako eta oraindik grabatu edo estreinatu gabeko lan batzuk ere eransten dizkio. Beraz, gaur Biterira hurbiltzen denak, inoiz entzun gabeko melodiak entzuteko aukera ere izango du. Guztira 8 kantuk osatzen dute gaurko egitaraua: Abriendo, Dos colores, Mr. Tower, Sin titulo 1, Intervalos, Bolore para Arantza, Desvarios e improvisarioe eta Recreo Negro.