Pse-eek Prentsa Oharrean salatu du EAE-ANVk moztu egin duela Udalak eta Etxeberri auzoak zeukaten konbenioa, inongo informe tekniko edo juridikorik gabe. ´Udalak dituen konbenioak lege batzuren arabera babestuak daude eta ezin dira hautsi horrela. Besteak beste, lege horiek diote Plenoaren erabakiak Plenoak bakarrik bota ditzakeela atzera`.
´Etxeberriko berrurbanizazio obrak atzeratu egingo dira, La Cumbrekoak egiteagatik`
PSE-EEk salatu du baita ere, konbenio hori mozteaz gain Etxeberrirako aurreikusita zeuden berrurbanizazio obrak ere atzeratu egin dituela EAE-ANVk, ´460.892 euroko aurrekontua zuen proiektua atzeratzeko arrazoi bakarra da La Cumbreko obrak egiteari lehentasuna ematen diotela. Baina ezin al dira ba, bi obrak batera egin?`.
´Udal gestiorik ez`
PSE-EEren ustez EAE-ANV ez da ari Udala gestionatzen, ´lau hilabete horietan ez da adjudikaziorako lehiaketa bakar bat ere izan. Villa Politenako etxebizitzak ekainean eman zitzaizkien jabeei, baina oraindik ez daukate Lehen Erabilerarako lizentziarik. Etxebidek 3 hilabeteko epea ematen du horretarako eta badaramazkite 4 zai; alegia, legez kanpo daude, Udalaren erruz`. ´Udal talde sozialistak uste dugu, konbenioak bete egin behar direla, gustatu hala ez, eta jakinarazi nahi dugu, bestela, Udalak 150.000 euro ordaindu beharko dituela, konbenioak dioen bezala, eta hernaniarrek euren eskubideak urratuta ikusiko dituztela`.