buruntzaldeko Udalek, elkarlanean, Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna antolatu dute datorren iganderako, eskualdean egokitu dituzten 50 kilometro bidetxur eta bideen berri eman nahian. Buruntzaldeko Udalek ibilbide batzuk egokitu dituzte, esan bezala, eskualdeko herri batetik bestera mugitzeko aukera ematen dutenak, ´belardiak eta basoak zeharkatu eta gure herrietako baserri, baseliza, karobi eta abar ezagutzeko aukera ematen dutenak`.
Ibilbideen informazioa
Herri bakoitzean egokitu diren ibilbideen informazioa, trazatuak, profilak eta distantziak paneletan jarriak daude, eta ibilbidean bertan norabideak eta distantziak adierazten dituzten geziak eta markak jarriak daude.
Goiz pasa egiteko aukera
Igandean, animatzen denak aukera izango du Buruntzaldeko ibilbide horietako bat egiteko. 09:00etatik aurrera, herri bakoitzean kontrolgune bat egongo da (Hernanin udaletxe atzean) argibideak emateko eta jana eta edana banatzeko. Abiatzen den bakoitzari txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko seiloarekin, hiru seilu ezberdinekin bueltatzen denari kamiseta bat emango zaio. Bueltako autobusen zerrenda jarraian daukazue, taulan.