EAJ-PNVk 2007ko aurrekontua gauzatuko den galdetuko du osteguneko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 23a, 02:00

Eaj-pnv alderdiak prentsa oharrean adierazi duenez, datorren osteguneko Plenoan 11 galdera egingo dizkiote Osoko Bilkurako lehendakariari, 2007rako onartutako aurrekontuei buruzkoak. Prentsa oharrak dioenez, ´azkenean, jakin nahi dugu gauzatu behar al den 2007rako onartutako aurrekontua`. Zehatzago, galdera hauei buruzko erantzunak nahi dituzte: 1) 2007ko aurrekontuetan aurreikusitako proiekturen bat egingo al da? Zein hurrenkeratan? Gudarien plaza, Ereñotzu bailara, Etxeberri, La Cumbre, Ertzaintza-Osasun Zentroa: bidegorria. 2) 2007ko aurrekontuetan jasotako proiektuen idazketa aterako al da lehiaketa publikora? Bidegorri ibilbide berriak, Zikuñagako birrurbanizazioa. 3) Loidi-Otsuenea eremuko argiteria zabalduko al da? 4) Atzietako eta udaletxe atzeko edukiontziak sartu behar al dira lur azpira? 5) Jubilatuen etxeko bolatokia estali behar al da? Eta komunak egin? 6) Pana parkeko harresia berritu behar al da? Zartatuta dago. 7) Hernaniko berdeguneen proiektuak jarraipenik izango al du? 8) Harrobia berregokitzeko proiektuak izango al du jarraipenik? 9) Villa Politenako kulturgunea eta aterpetxea aurrera doaz? 10) Karobietako espazioa birregokitzeko 2. faseari heldu behar al zaio? 11) Jarri behar al da igogailurik EPAn?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!