Gaur Gobernu batzarra izango da udaletxean eta zazpi puntu dituzte hitz egiteko. Besteak beste, udalak indarrean dituen ordenantzen kontrol zehatzagoa egiteari buruz ariko dira.
Altzariak noiz ateratzen diren, terrazen ordutegiak...
Udal-ordenantzek zehazten dituztenak zorrotzago kontrolatzea da asmoa: altzariak behar den egun eta orduetan ateratzen diren kontrolatzea, terrazen ordutegiak, animalien edo bizikidetza ordenantzetan zehazten direnak... eta abar kontrolatzea; baita hirigintza eta ingurumen sailean emandako baimenak betetzen diren begiratzea edo poligono industrialen egoera begiratzea ere. Udaletxearen zaintzaz arduratzen diren bi udaltzainek egin beharko dute nolabaiteko ikuskatzaile lan hori. Gobernu batzarra, gaur, 18:00etan da. yy