Hernanik Astillero erraz gainditu zuen

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 22a, 02:00

Larunbatean etxean jokatu zuen EHU Hernanik denboraldiko bigarren partidua Kantabriako Astilleroren kontra. Hernanik erraz irabazi zuen eta jokoak ikusi besterik ez dago: 25-10, 25-17 eta 25-22. Hernanik argi erakutsi zuen aurkaria baino gehiago zela eta gainera, Lauri eta Borja entrenatzaileak Hernaniko jokalari guztiak atera zituzten. Hala eta guztiz ere, Kantabriakoek ez zuten joko bakar bat ere egitea lortu. Datorren astean derbia jokatuko du Hernanik, Donostiako Bera-Bera taldearen kontra. Donostian jokatu arren, hernaniarrek gogor ekingo diote partiduari, hiru partidu jarraian irabaztea helburu dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!