Gaur hasiko da adineko ezinduen zaintzan dabiltzan familiako kideentzako ikastaroa, Ongintzak eta Foru Aldundiak antolatutakoa. Gaurkoan pertsona dependentea zer den aztertuko dute, eta baita izaten dituzten arazoak ere. Irakaslea Oihana López-Cordon izango da, anbulatorioko medikua. Ikastaroa arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da, Biterin. Ikastaroak jarraipena izango du, urriaren 24, 26, 29 eta 31n.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!