Azken momentuan bereganatu zuen partidua

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 22a, 02:00

Partidu ezin zirraragarriagoa jokatu zuen atzo Hernaniko Ohorezko B mailako errugbi taldeak, Oviedoren kontra jokatu zuen partidua azken momentuan irabazi baitzuen, 17 eta 20. Hernanik azken minutuetan egindako entsegu bati esker irabazi zuen partidua, 17-15 galtzen zijoala. Aurreneko zatian Hernani izan zen nagusi eta markagailua 7 eta 15 zela bukatu zen denbora. Hernanik denboraldiko bigarren partidua zuen eta momentuz partidu bat irabazi eta beste bat galdu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!