Ikasturteko lehen bilera bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 23a, 02:00

Hernaniko Udaleko Kooperazio taldeak 8 urte daramazki lanean, Hirugarren Mundurako kooperazio eta sentsibilizazioetarako egindako diru laguntza deialdian parte hartu, oinarriak proposatu, aurkeztutako proiektuen balorazioan parte hartu eta sentsibilizazio kanpainak egiten. Kooperazio taldea talde dinamikoa da eta herritarrek osatzen dute. Ikasturtea hasi berri denez, lehenengo bilerarako jendeari deialdia luzatu diete, azaldu daitezela bilerara eta parte hartu dezatela taldean. Bilera, bihar, 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!