aspaldi gure herrietan ikusten ez zen espektakulua izan zuten joan den larunbatean Goizuetan, Euskal Herriko Zaldunen 6garren Topaketan. 58 zaldi batera sartu ziren herrian 13:00ak inguruan, Leitzatik 09:00etan abiatuta, eta zai zegoen jende guztiak gozatu ahal izan zuen ikuskizunarekin. Umeak eta helduak atzetik zituztela errekan freskatu bat eman zien abereei, eta Ansa familiak egokitutako terrenoan lasai utzita, bazkaria egin zuten 58 zaldunek Umore Ona elkartean. Tripa ondo beteta egin zuten buelta Leitzara arratsaldean, eta Leitzako Aurrera elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie Goizuetako herriari, egin dien harreragatik, eta batez ere Umore Ona elkarteari eta Ansa familiari, hain bazkari ederra jartzeagatik eta abereentzako terrenoa uzteagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!