Klase ezberdinetako perretxiko ugari, bertatik bertara, ikusteko aukera izan zen atzo Plazan, Urretxa elkarteak antolatutako erakusketan.
oNDDOA, gibelurdina, ziza, amanita cesarea ... perretxiko ezagunak izateaz gain, oso preziatuak dira edozein etxetako sukaldetan, hala ere, perretxikoak klase askotakoak daude eta atzo horietako batzuk, bertatik bertara, ikusi eta hobeto ezagutzeko aukera izan zen, Urretxa mikologia elkarteak jarritako erakusketari esker. Azpiarrosa maltzurra, marasmio baratzuria, galdakao lanperna, lakaria ubela, ardagai zapala, mukiadar luzea, atzapar urregorria, eta beste perretxiko klase asko jarri zituzten erakusketan, bere fitxa eta guzti.
Ikusteaz gain, dastatzeko aukera ere izan zen kazuela bete pleurotus ostreatus edo belarri landu prestatu baitzuten Urretxa mikologia elkarteko kideek. Izenak asko erakartzen ez badu ere, gustora jateko moduko pintxoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!